Udalekuak 2026 ingelesez
ADINA: 5–10 urte
NOIZ: ekainaren 22tik uztailaren 17ra. Asteka eman daiteke izena.
ELKARGUNEA: Altamira, Ordizia📍Hemen.
JARDUERAK: naturan, mugimenduan eta esplorazioan oinarritutako esperientziak, talde txikietan eta ingelesez. Gure fauna eta flora ezagutuko ditugu eta, aldi berean, trebetasun motorrak garatuko ditugu jolasa, sormena eta abentura ardatz izanik. Naturan aterpeak eraikitzen ikasiko dugu, baita labanak eta sua modu arduratsuan erabiltzen ere.
Lagun berriak egiteko, autonomia garatzeko eta gozatzeko gunea, gure ingurunea ezagutuz Oianguko parkean, eta egun beroenetan, Mariaratsen.
1. ASTEA: ekainak 22tik 26ra 9:00 - 13:00 75€ (65€ lau asteak erreserbatuz gero)
2. ASTEA: ekainak 29tik 3ra 9:00 - 13:00 75€ (65€ lau asteak erreserbatuz gero)
3. ASTEA: uztailak 6tik 10era 9:00 - 13:00 75€ (65€ lau asteak erreserbatuz gero)
4. ASTEA: uztailak 13tik 17ra 9:00 - 13:00 75€ (65€ lau asteak erreserbatuz gero)
GARRANTZITSUA: plazen esleipenean Tipi-Tapako ikasleek eta lau aste osoetan parte hartzen dutenek lehentasuna izango dute.
Galderarik baduzu edo izena eman nahi baduzu, idatzi email bat tipitapawithnils@gmail.com, deitu 621 381 375 edo WhatsApp-etik idatzi.
IZEN EMATEA MAIATZAK 1A ARTE IREKITA.
2026-2027 ikasturterako ikastaroak ingelesez
ADINA: 5–10 URTE
NOIZ: Gure saioek bi orduko iraupena dute eta astean behin elkartzen gara. 2026-2027 ikasturterako geheienez 10 umeko lau talde ditugu:
ELKARGUNEA: Altamiran, Ordizia. 📍Hemen.
🗓️ ASTELEHENERO 17:00etatik 19:00etara
🗓️ ASTEARTERO 17:00etatik 19:00etara
🗓️ OSTEGUNERO 17:00etatik 19:00etara
🗓️ LARUNBATERO 11:00etatik 13:00etara
PREZIOA: Lehenengo hiru saioak elkar ezagutzeko izango dira eta 16,25€ balio dute. Ondoren, antolaketa hobea eta talde egonkorragoa izateko urteko kontratua formalizatuko dugu. Hileko kuota haur bakoitzeko 65 €-koa da.
GARRANTZITSUA: plazen esleipenean Tipi-Tapako ikasleek lehentasuna izango dute.
Galderarik baduzu edo izena eman nahi baduzu, idatzi email bat tipitapawithnils@gmail.com, deitu 621 381 375 edo WhatsApp-etik idatzi.

ZER DA BASO-ESKOLA BAT?
Baso-eskola haurrek naturan jolastuz eta esploratuz ikasten duten aire libreko ikasgela da. TIPI-TAPAn Coyote Teaching metodoa erabiltzen dugu: jatorri indigenadun irakaskuntza-metodo tradizional bat da, esperientziaren bidezko ikaskuntzan, naturaren behaketan eta biziraupenerako trebetasunen garapenean oinarritua.
ZER EGITEN DUGU?
Gure egunek egitura antzekoa dute beti, segurtasuna eta erritmoa eskaintzeko. Elkargunean, borobilean eserita, ongi etorria ematen diogu elkarri: abestu, partekatu eta talde gisa konektatzen gara. Ondoren, istorio edo datu harrigarri baten bidez gure esploratzaileen jakin-mina pizten dugu eta basora abiatzen gara gure ingurunea ezagutzera.
Ikaskuntza esplorazioaren, jolasaren eta elkarlanaren bidez egiten dugu, bakoitzak bere erritmoan eta interesetatik abiatuta. Ibilaldiaren ondoren, elkargunera itzultzen gara eta sutondoan, bizitakoa eta ikasitakoa partekatu eta hausnartzen dugu. Egunari amaiera emateko, abesti batekin agurtzen gara.
Ingurumenari buruz ikasteaz gain, bizitzarako baliagarriak diren gaitasunak lantzen ditugu: sua modu seguruan erabiltzea, labanak arduraz erabiltzea, txabolak eraikitzea edo naturan zer jan daitekeen eta zer ez bereiztea, besteak beste. Eta hori guztia, ingelesez murgilduta.
ETA EURIA EGITEN DUENEAN?
Antzeko jarduerak egiten jarraitzen dugu, natura bere forma guztietan bizitzea garrantzitsua delako. Euriak ere badu bere magia: bestelako erritmoa, bestelako soinuak eta deskubrimendu berriak. Eta lasai, gure aterpetxoetan ere denbora hartzen dugu, sutondoan berotuz eta elkarrekin egonez.
.

NOR GARA?
Gu Nils eta Uxue gara, TIPI-TAPAren atzean dauden bi ameslariak.
Nils Lehen Hezkuntzako irakaslea da, Natur Hezitzailea eta txikitatik "boy- scout-a".
Uxue Haur Hezkuntzako Hezitzailea eta Bigarren Hezkuntzako Irakaslea da, beti oinak lurrean eta bihotza naturan.
Txikiei (eta ez hain txikiei ere) naturaz gozatzen laguntzea gustatzen zaigu, elkarrekin bizitzatik eta basotik ikasiz.

NON GAUDE?
Gure Elkargunea Ordiziako, Altamira auzoan dago. Bertatik, Oiangu parkeko basoaren barrenean sartzen gara.
Elkargunean motxilak utzi eta arropak aldatzeko aukera dugu.
Natura gure zain dago, herritik pauso gutxira!

EGUN BAT TIPI-TAPAN
Gure egunek egitura antzekoa dute beti, segurtasuna eta erritmoa eskaintzeko. Elkargunean, borobilean eserita, ongi etorria ematen diogu elkarri; abestu, partekatu eta talde gisa konektatzen gara. Ondoren, istorio edo datu harrigarri baten bidez gure esploratzaileen jakin-mina pizten dugu, eta basora abiatzen gara gure ingurunea ezagutzera.
Ikaskuntza esplorazioaren, jolasaren eta elkarlanaren bidez egiten dugu, bakoitzak bere erritmoan eta interesetatik abiatuta. Ibilaldiaren ondoren, elkargunera itzultzen gara, eta sutondoan, bizitakoa eta ikasitakoa partekatu eta hausnartzen dugu. Egunari amaiera emateko, abesti batekin agurtzen gara.
Ingurumenari buruz ikasteaz gain, bizitzarako trebetasun praktikoak garatzen ditugu: sua modu seguruan erabiltzea, tresnak, hala nola labana, arduraz erabiltzea, aterpeak eraikitzea edo naturan zer jan daitekeen identifikatzea. Eta hori guztia, ingelesez.

ONURAK
Baso-eskolak onura amaigabeak ekartzen dizkie haurrei eta arrazoi honegatik munduko herrialde askotan sekulako arrakasta ari dira izaten. Hemen haur bakoitza norbera izan daiteke. Zure seme-alabari eskolan geldirik egotea kostatzen bazaio, jakin-min handia badu, mugimendu beharra edo oso aktiboa bada, hau da bere lekua (eta kontrakoa bada ere bai, pixkanaka bere buruarekiko konfiantza garatzen baitute). Naturan askatasunez mugi daiteke, esploratu, igo, eraiki, korrika egin eta gorputz osoarekin ikasi.
TIPI-TAPAn haurrek modu osasungarrian askatzen dute energia, euren buruarengan konfidantza garatzen dute, kontzentrazioa naturalki hobetzen dute, besteak laguntzen ikasten dute, sistema immunologikoa indartzen dute eta presiorik gabe ikasteko poza aurkitzen dute.

GURE MASKOTA
Txori txiki eta ausart hau da gure TIPI-TAPA eskolako maskota. Txantxangorria da eta gure eskolak zertan datzan erakusten digu:
Jakintsu izatea. Gauza berriak probatzea. Natura pozik eta beldurrik gabe esploratzea.
Hasieran, haur asko hiri-txolarre baten moduan sentitzen dira: apur bat lotsati, apur bat galduta zuhaitzen, hostoen eta lokatzaren artean. Baina pixkanaka, basoan jolastuz, putzuetan jauzika, animaliak behatuz, aire librean denbora pasatuz edo sua eginez, zerbait ederra hazten hasten da: konexio bat
naturarekin
bere gorputzarekin
bere bihotzarekin.
Eta egun batean, ikusten ditugu ile nahasi, lurrez zikindutako eskuak eta aurpegian irribarre handi batekin esanez:
"Orain ni ere txantxangorria naiz, basoko izaki txiki bat!"

IKASTAROAK
2026-2027 ikasturterako lau ikastaro eskaintzen ditugu 5 eta 10 urte bitarteko esploratzaileentzako:
📅 ASTELEHENERO 17:00etatik 19:00etara
📅 ASTEARTERO 17:00etatik 19:00etara
📅 OSTEGUNERO 17:00etatik 19:00etara
📅 LARUNBATERO 11:00etatik 13:00etara
📍 Non?
Gure Altamirako topalekuan (hemen)
🎒 Zer behar da?
Arropa eta zapata erosoak, katiuskak, arropa inpermeablea, ur botila
→ Gauza hauek gure topalekuko etxetxoan utzi daitezke
Eman izena hemen
